EUSK ·  CAST

Boluntariotzan eta giza baloreen garapenean

oinarrituriko aisialdi eskaintza osoa:

AISIALDIA

- Pastoraltzari lotua eta Ikastetxeko urteko planean txertatua -

- Aisialdia bizitzeko eredu onuragarri bat da, elkarbizitzan eta harremanetan oinarritua -

- Giza baloreen garapen egokia bultzatu nahi du -

- Aisialdian euskararen erabilera sustatu nahi du -

LUDOTEKA

LH 1-2-3 (6-9 urte)

· Hilabetean topaketa bat. Larunbat arratsaldetan 16:00etatik 18:00etara.

· Topaketen egitura: jolas dinamikoak, tailerrak, kantu-jolasak.

· Topaketa bereziak: famili topaketa.

IZARTXO LH

LH 4-5-6 (9-12 urte)

· Hilabetean bi topaketa. Larunbat arratsaldetan 16:00etatik 18:00etara.

· Topaketen egitura: sarrera gogoeta, gai bati lotutako ekintzak eta ebaluazioa.

· Topaketa bereziak: Izartxo topaketa eta asteburu pasa

IZARKUI

DBH 1-2 (12-14 urte)

· Hilabetean topaketa bat.  Egun eta ordua taldearen disponibilitatearen arabera zehaztuko da.

· Topaketaren egitura: sarrera gogoeta, dinamika mugituak eta lasaiak tartekatuaz, hausnarketa pertsonalean sakondu.

· Topaketa berezia: gazte gaua.

TANDANACUI

“Bildu gaitezen” edo “elkartu gaitezen” esan nahi du kitxua hizkuntzan. Tandanacui taldea DBHko ikasleek osatzen dute eta egun munduan dauden arazoak ezagutzeko eta irtenbideren bat, txikia bada ere, bilatzeko elkartzen gara.

 

Horretarako, asteroko ekintzez gain, hainbat eratako jarduerak egiten ditugu urte osoan, ikasle, irakasle eta familien partaidetzarekin: Gabonetako astea, pakearen astea, Proyde-Proega astea eta Sendiaren eguna.

JENDE XUMEA

· Ikasle ohiek osatutako talde bat

· Gizarteko errealitatearen aurrean gogoeta egin eta konpromezua hartu.

· Atzerriko boluntariotza, beharra duten hainbat heziketa proiektuetan: Argentina, Bolivia...

jendexumea.blogspot.com.es

TXATXARRO

www.txatxarro.com

La Salleren baitan sortutako gazte talde hau 80. hamarkada hasieran sortu zen eta gaur egun ikasle ohien eskuetan dago. Beraz, Anaiak, ikasleak, irakasleak, gurasoak eta ikasle ohiak, denak biltzen dituen eremua da Txatxarro.

 

Gurasoen laguntza eta konplizitatea erabakiorra izan zen sorrera sorreratik eta halatsu jarraitzen du,
Txatxarrori familia giroa eta izaera emanaz.

 

Igandetako mendi-irteerez gain, egun bereziak ospatzen dituzte (Pagoeta eta Ernio eguna), baita asteburuko egonaldiak (etxetik bizpahiru ordutara) eta ekaineko Belagoako kanpaldia (hamar bat eguneko egonaldia).

 

Honela, aisialdian hezteko aukera paregabea sortzen da Txatxarron, mendiak eta natur inguruneak nahiz elkarbizitzak horretarako aukera paregabea ematen baitu.

ESKOLA KIROLA

8-12 urte bitartean

Honi lotuta, ikastetxearen eskola kiroleko ereduaren arabera entrenatzaileak gehienbat ikasle ohiak izatea bilatzen da. Talde bat entrenatzea esperientzia hezitzaile aberasgarria da gaztearentzat, konpromisoa eta ardura garatzen du, ikastetxearekin lotura mantentzen da… laburbilduz, hainbat eta hainbat onura ditu gaztearen hazkunde pertsonalerako. Beraz, DBHko ikasleei kirolean jarraitzera animatzeaz gain, entrenatzaile lanetan hasteko aukera eskaintzen zaie.

 

Bukatzeko, ikastetxean primerako kirol instalazioak ditugu, are gehiago 2010ko udan egindako hobekuntzen ondoren. Esan bezala Zarauzko kirol eskaintza oso zabala da eta aurrera eramateko kirol instalazioak ez dira nahi bezain beste. Gauzak horrela, ikastetxeak bere kirol instalazioak herriari eskaintzen dizkio bai jarduera antolatuentzat eta baita nahi duenak erabili ditzan.

Zarautz, herri kirolaria da oso, Euskal Herriko kirolarienetakoa. Zorionez kirol elkarteen nahiz beste eragileen eskaintza zabala da oso, eta herriak eta bere inguruneak kirola egiteko erraztasun
ugari ematen ditu. Zein da ikastetxeon papera kirolaren esparru honetan?

 

Zarauzko La Salleko kirol planteamendua ez da gauza berria, aspalditik jorratutakoa baizik.
Ikastetxeak betidanik ulertu du kirola balio handiko tresna hezitzaile bat bezala, eta gizarteratzeko inguru egokia bezala. Gauzak horrela La Salle Ikastetxe kirolaria izan da betidanik.

Gaur egun zehazki hiru funtzio hartzen ditu bere gain.

 

Zarauztarrok kirola egin dezagun txiki txikitatik kirola ezagutzea komeni da eta kirola egiteko ohitura hartzea. Honetarako, kirol hastapena unibertsala izatea garrantzitsua da guretzat ikastetxeak eragile egokiena garela uste baitugu. Zehazki 8 eta 12 urte bitarteko ikasle guztiek, LH3 eta LH6 bitartekoek, kirola egiten hastea bilatzen da. Honenbestez La Sallek bere taldeak osatzen ditu, gehientsuenetan gelaka, eta eskualdeko eskolarteko txapelketatan parte hartzen du. Txapelketa hauek udaletxeen, ikastetxeen eta Zarauzko Kirol Elkartearen artean antolatzen da eta urritik apirila bitarteko larunbata goizetan ospatzen dira. Eskaintzaren zatirik nagusiena talde kirolek osatzen dute, eskubaloia, futbola eta saskibaloia. Osagarri gisa pilota ere eskaintzen da, bestelako kiroletan (mendizaletasuna, errugbia, atletismoa...), berriz, momentuko partaidetza bultzatzen delarik.

 

12 urtetatik aurrera ikastetxeak ez du eskaintza propiorik, kirol elkarteen ordua da. Ikastetxearen lana 12 urtetik gorakoen artean kirol jarraipena sustatzea da.  Kirolik nork egiten ez duen ezagutzea, kirol eskaintzaren berri ematea eta animatzea da ikastetxearen lana.

PROYDE PROEGA

PROYDE-PROEGA (“Promozioa eta Garapena”)  irabazi asmorik gabeko GGKE bat da eta
honako gizarte helburua du oinarritzat: Hirugarren Munduko pertsonen promozioa eta garapena
mota anitzeko proiektuen bitartez:

 

- Garapen sozio-ekonomikoa, monitoreen formazioa, gazte eta helduen alfabetatzea, prestatutako pertsonak bidaltzea, etab. -

- Justizian eta garapenean oinarritutako heziketa. -

- Helburu hauek lortzeko egiturak ezartzea. -

 

PROYDEk La Sallerekin bat egiten du eta, honela, gizarte konpromiso bikoitza bereganatzen du:

 

- Pertsona oro duintasunez biziko den mundua eratzea posible dela aldarrikatzea.

- Ekintzazko eta konpromisozko solidaritatea bizi nahi dutenentzat parte hatzeko ibilgua izatea.

GURASO ESKOLA

Bai ikastetxeek, bai familiek oso ongi dakigu geure arteko lankidetza oso garrantzitsua dela, horrek modu positiboan eragiten baitu haurren eta gazteen heziketan. Familien eta ikastetxeen arteko lankidetza sustatzeko asmoz sortu zen, hain zuzen ere, GURASO ESKOLA.

IKASTURTEAN ZEHAR HAINBAT HITZALDI-SOLASALDI ANTOLATZEN DIRA.

 

Ikasturte honetarako antolatu dugun egitaraua HEMEN ikusi dezakezue.

Hezkuntza zerbitzua

Gure  ikasle guztiek beren premietarako egokiena den heziketa izan dezaten lortu nahi dugu.  Ikasle asko ohiko hezkuntza sistemari egin ahal zaizkion egokitzeaz baliatzen dira; beste batzuentzat, berriz, orain 25 urte baino gehiago, taldeko egokitze adierazgarria sortu zuen GAUTENAk, gela egonkor izenekoa, hain zuzen ere.

 

Gure gela egonkor guztiak irekiak dira eta ikastetxe arruntetan daude, ahalik eta gutxiena mugatzen duen inguru batean,  hori baitugu irizpide eta horri eutsi nahi baitiogu.

Gure ikastetxeko errealitatea

2003-04 ikaturtetik daramagu GAUTENAko gela egonkorrak Zarauzko La Salle ikastetxean. Orduz geroztik ikasle hauen integrazioa errealitate bihurtzen saiatu gara, ikastetxetik eskaini  daitezkeen ingurune eta jarduera guztietan parte hartzea  erraztuz.

 

Gela hiru ikaslerekin hasi zen eta momentu honetan bost ikaslek erabiltzen dute zerbitzu hau.

Gela hau zonaldeko beharrei erantzuteko baliabide bat da.

 

Ikasleen hezkuntzataz arduratzen den profesional talde bat du gela honek. Alde batetik,  irakasle eta hezitzaile bat eta bestetik bi laguntzaile.

 

Proiektu honen helbururik garrantzitsuena laguntza premia garrantzitsuak dituzten ikasleen inklusioa da. Horregatik gelako lana ondorengo puntu hauetan oinarritzen da.

 

• Gela egonkorreko ikasleen inklusioa bultzatu, trebetasun sozialak, komunikatiboak eta autonomía landuaz eta ikasleen arteko erlazioa bultzatuko duten egoerak eskura jarriz.

• Besterik ez bada zeharka, eskola komunitatean solidarite, tolerantzia eta errespetu balore eta jarrerak bultzatzea, eskolako bizitzan modu aktibo batean parte hartuz.

 

Esperientzia positiboa eta aberasgarria izaten ari da orokorrean partaide guztientzat. Azken finean ikasle guztiek aukera berdinak izatea eta  komunitate solidarioago bat sortzea  nahi baitugu.

GAUTENA GELA EGONKORRA

Gizarte ekimeneko eta irabazi asmorik gabeko erakundea da GAUTENA. Autismoaren espektroko nahasketak eta familien eta besteen laguntza behar duten beste ezintasun intelektualak dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea du helburu. Horretarako, espezializatutako zerbitzuak garatzen eta aplikatzen ditu, hala, beharrei erantzun integrala eta pertsonalizatua ematen die. Pertsona horien gizarteratzea bultzatzeko, gizartea sentsibilizatzen saiatzen da.

 

GAUTENAk Gipuzkoan lan egiten duen gurasoen elkartea da, Administrazio Publikoarekin harremanetan dago eta osasun, heziketa eta gizarte zerbitzuak erabiltzen ditu. GAUTENAk, beraz, ondorengo zerbitzuak ditu: tratamendu anbulatorioko zerbitzua, etxebizitza zerbitzua, eguneko zerbitzua, familientzako laguntza, astialdi zerbitzua eta hezkuntza zerbitzua

www.gautena.org