EUSK ·  CAST

HEZKUNTZA ESKAINTZA

Gure erronka nagusia: gure ikasleak, haien beharrak, haien aukerak.

Haur Hezkuntza (2-6 urte)

 

Gure txikiei lehen pausoak ematen laguntzen diegu eta haien beharrak eta aukerak kontuan izaten ditugu. 2-6 urte bitarteko epea oso garrantzitsua da pertsonaren garapenerako, urte horietan baitu iragazkortasun handiena.

 

• Lasai egoten eta seguru sentitzen laguntzen dieten oinarrizko ohiturak lantzen ditugu.

 

• Haien garapen orokorraren eta etorkizunekoaren oinarri diren zentzumenen eta mugimenduaren garapena, koordinazioa eta trebetasun fisikoak lantzen ditugu.

 

• Bizikidetzan sortzen diren erreakzio eta behar afektiboei eta besteekin harremanetan jartzeko beharrei erantzuten diegu.

 

Garapen kognitiboa estimulatzen dugu, bai neurologikoki (neuronen arteko konexioak) baita adimenarekin eta sormenarekin loturiko alderditik ere (hiztegia, datuak, jarrerak).

 

• Haurrak oinarrizko prozedura akademikoekin harremanetan jartzen ditugu (irakurketa, idazketa, eraginkortasuna, ahozko adierazpena, informazioaren tratamendua, etab.), betiere garapen erritmo ezberdinak errespetatuz eta motibazio positiboa emanez, beren helburuak lortu ditzaten.

 

Hori guztia inguru berezi batean lantzen da, non elkarrekin jorratzen diren alderdi kolektiboa eta indibiduala, ludikoa eta formala, berezkoa eta zuzendua. Azken batean, etapa honetan helburua da ikasleek baliabide egokiak eta autonomia izan dezatela biziko duten ziklo berriari aurre egiteko eta nortasuna baloreetan hezteko.

Hezkuntza maila honetan aplikatzen diren berrikuntza programak:

· Ulises

· Irati

· Hara

Lehen Hezkuntza (6-12 urte)

 

6 eta 12 urteko epean haurrek barne garapen nahikoa dute eta “kanpoaldera” hazten hasteko unea da: ulertzen, adierazten, barneratzen, parte hartzen hasten dira eta “jakiteko gogoa” pizten zaie, helduentzat oso atsegingarria dena.

 

LA SALLE ESKOLAN LEHENTASUNAK DIRA GURETZAT:

Jarrera eta jokabide pertsonalak (esfortzua, ordena, erantzunkizuna…) eta sozialak (errespetua, elkarlana, laguntza) garatzea, identifikatzen gaituzten baloreetan oinarrituta: bakea, justizia, solidaritatea.

 

• Oinarrizko trebetasun eta ezagutza akademikoak menderatzea.

 

• Informazioa kudeatzeko, ikasketa autonomorako eta arazoak sormenez konpontzeko oinarrizko erremintak ezagutzea.

 

• Etapa honen garapeneko elementu adierazgarriak dira, baita ere, gelako giroa zaintzea, metodologia dinamikoa erabiltzea, dibertsitatea aintzat hartzea, inguruan errotutako kanpaina eta ekintzak barneratzea edota adinari egokitutako eskolaz kanpoko ekintzak eskaintzea. Tutoreak erreferentzia argia dira segurtasuna irabazteko, zalantzak ebazteko, arazoak konpontzeko, etab. Taldeko nahiz banakako tutoretzak eguneroko gauza dira.

 

 

Berrikuntza programak:

Irakurketa eraginkorra, Crea, Ulises, Irati, Hara

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (12-16 urte)

 

Orain arte ikasitako guztia praktikan jartzeko garaia iritsi da: orain arte landutako abileziei esker gure ikasleek aukera dute hainbat diziplinatan dituzten ezagutzak handitzeko eta zabaltzeko: hizkuntzak, zientziak, matematika, informatika, ingurua, erlijioa, artea, fisika…

 

Garaia da, baita ere, autonomia, planifikazio, esfortzu eta lan pertsonaleko praktikak eta prozedurak aplikatzeko. Lehenengo “aukerak” egiten dira etapa honetan eta etorkizun profesionala eta soziala erabakitzeko prozesuan laguntzen diegu ikasleei.

 

“Ikasten ikastea” eta “modu kooperatiboan ikastea” bermatzea bilatzen duten proiektuekin osatzen da gure curriculuma. Horrela, neska-mutilak beren prozesuaren protagonista bilakatzea nahi da, eta irakasleak ikasleen eta ezagutzaren arteko bitartekari izatea.

 

Tutoretza harremana irakaslea-ikaslea-taldea-familia arteko erlazioen ardatz nagusia da. Banako nahiz taldeko jarreren inguruan hausnartzera eta esperientziak partekatzera bideratutako momentuak eta ekintzak indartzen eta baloratzen dira.

 

Gazteen hezkuntza integralari erantzuna emateko aisialdi eta hirugarren eta laugarren munduarekiko sentsibilizazio talde ugari ditugu.

 

 

Berrikuntza programak:

Crea, Irati, Hara, Sein.

Behar guztiei erantzuten saiatuz:

Oinarrizko Ikasketa Programak, gelak banatzea, Laguntza Gelak, etab.

Sentiberatasun eta gertutasunez, behar guztiei arreta eskainiz...