EUSK ·  CAST

ZARAUTZ

1904ko uztailaren 24an, Baionako barrutiaren barne zegoen Eskola Kristauen Anaien (La Salle) nobiziatua, Mauletik Zarautza lekualdatu zen bere egoitza Foruen Etorbidean, "Nere Etxea" izeneko etxe batean, kokatuz.

 

Anaien Elkartearen zerbitzu nagusiak Nobiziatua, Eskolastikatua, Aspirantatua eta Lasalletar Ordenaren Zerbitzu Orokorretaz arduratzea ziren. Azken hauek 1909an Irunera pasa ziren.

 

Hala ere, "Sagrado Corazón" dohaineko eskola, 1904ko azaroaren 4tik aurrera darrai eta zerbitzu osagarri bezala dihardu.

 

1909ko otsailaren 16an Ikastetxea lekuz aldatu eta zigordia kaleko "Portu" etxean kokatu zen. Orain arte ikas-tetxearen eragile edo bultzatzaile bakarra Baionako barrutia bera izan bada ere, une hontan Zarauzko Udaletxeak eginkizunean parte hartzen du eta biak modu bateratuan eragingo diote betebehar honi. 1914. urterarte ikastetxean eskola eman zen baina urte hartan desagertu egin zen.

1929ko irailaren 11ean, Zarauzko Udaletxeak eskatuta, ikastetxe berri bat birsortzen da eta bere egoitza "San Ignacio" kalean aurkitzen den "Villa Manuela" izeneko etxea izan zen. Hortik aurrera, ikastetxeak "La Salle-San José" izena hartuko du.

 

1967ko maiatzaren 27an Urteta bidean (orain La Salle kalea, 2) kokaturik dagoen ikastetxe berrian zabaldu zen,
gaur egun bertan jarraituz.

la Salle Zarautzen