EUSK ·  CAST

IKASKETA KOOPERATIBOA

“hobekien irakasten duena da irakaslerik onena;

hobekien ikasten ahalegintzen digun maisua da onena.”

La Salle eskoletan saiatu egiten gara pedagogia berritzailea izan dadin, etengabe hobetzen joan dadin. Proiektuka eta modu kooperatiboan egindako ikasteak, beste La Salle Programa guztiekin batera, lagundu egiten digu gaurko eskaerei erantzuten.
Sinetsi egiten dugu ikaste kooperatiboa dela gure eskolara hobekien egokitzen den ikaste egitura,
izan ere gure eskola inklusiboa baita, ez baztertzailea, eta pertsonarengan zentratua.

Elkarrekin hobeto eta gehiago ikasten duten ikasle talde txikien erabilera sistematikoari deitzen diogu “Ikaste Kooperatiboa”.
Nork eman dezakeen neurriraino eta elkarrekin, lankidetzan jarduten ikasten dute.
Elkarlanean jardutea lankidetza baino gehiago da, elkarrekin lan egitea da helburu komunak eta
taldekide guztientzat onuragarriak izango diren emaitzak lortzeko.

 

 

Galdera saihestezina da:

irakaskuntza gabe ba ote dago ikasterik?