EUSK ·  CAST

IKASKETAK EGITEKO LAGUNTZAK

Ikasketak gure ikastetxean egin nahi dituzten pertsona guztiei horretarako aukera eman nahirik,  ikasketak bertan egin ahal izateko laguntza ekonomiko batzuk antolatu ditugu.

Joan den ikasturtean Gurasoen Batzordeak pentsatu zuen familia ugarientzat laguntza batzuk sortzea oso gauza egokia izango zela. Asmo hori betez, ikastetxean seme edo alaba bat baino gehiago matrikulatuta duten familiek  honako laguntzak dituzte:

 

• Lehenengo semeak/alabak eskola kuota eta familiakoa ordaintzen ditu.

• Bigarren semeak/alabak eskolakoa bakarrik ordaintzen du.

• Hirugarren semeak/alabak eskolako kuotaren erdia bakarrik ordaintzen du.

• Laugarren semeak/alabak ez du ezer ordaintzen.

Bestalde, bekak ere baliabide egokiak dira laguntza emateko.  Ondoko bekak ditugu:

 

• Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Euskadiko ikastetxe guztiei ematen dizkienak.

• La Salle erakundeak Bilboko Barrutiko La Salle ikastetxeen sarea osatzen dugun ikastetxe guztiei bereziki ematen dizkigunak.

• Eta Antonio Aranzabal Fundazioak Zarauzko La Salle-ri bakarrik ematen digun laguntza berezia.

• Azken urteotan Zarauzko Udalak ikasleen ikasmaterial eta eskola erropa erosteko dirulaguntzak eman ditu. Famili unitatearen diru sarreren araberakoa izaten da eta informazio zehatzagoa irailean banatu ohi da.

 

Laguntza horiei guztiei esker bete dezakegu lehenago aipaturiko helburua: “inork ez dezala arazo ekonomikoengatik gure ikastetxean ikasteko aukera galdu”.