EUSK ·  CAST

LA SALLE PROGRAMAK

Geure proiektuak eta berrikuntza programak:

Berrikuntza pedagogikoa beti presente egon da La Salle zentroetako historian zehar.
La Salleko San Juan Bautistak (1651-1719), fundatzaileak, hasi zuen berrikuntza. Izan ere, ordura arte guztiz berritzaileak ziren hezkuntza teknikak garatu zituen eta garai horretako Frantzian lehen mailako hezkuntzarako eredu bezala hartua izan zen.

Denboran aurrera eginda, 1990an hasi ziren, Bilbo Sektorean, Berrikuntza Pedagogikoko prozesuak, LOGSEren aplikazioarekin batera.
Hauek guztiek helburutzat dituzte:

 

Adimenaren alde guztiak garatu: bertikala, albokoa eta emozionala.

• Etorkizunerako beharrezko izango diren zenbait gaitasun eskuratu.

• Hezitzaileak proiektu komun bateko partaide izan daitezela sustatu.

• La Salleren heziketa eskaintzaren ezaugarri bereizgarriak barneratzea.

• Etengabeko berrikuntza pedagogikoan oinarritutako salletar tradizioa jarraitu eta berritu.

1. Ikasketa kooperatiboa

 

Ikasketa kooperatiboa metodo tradizionalak bultzatzen duen ikasketa lehiakor eta indibidualistaren kontrako kontzeptua da.
Hain justu, taldean lan egitea, kideen arteko solidaritatea eta ikasleak bere ikasketa prozesuan parte hartze autonomoa izatea garatu nahi duen mekanismo kolaboratzailea da.

 

Metodo honek oinarritzat du ikasleen arteko interakzioa. Ikasleak 3-5 pertsonakoak izan ohi diren taldetan antolatzen dira eta elkarrekin lan egiten dute izaera anitzeko gaien inguruan ikasteko.
Ikasketa metodo honetan hezitzailearen laguntza garrantzitsua da, prozesua zuzentzen eta gainbegiratzen baitu.

2. Barnetasunean oinarritutako hezkuntza

"HARA" Proiektua


Haur Hezkuntzako 3. mailatik Batxilergora arte aplikatzen den programa hau ‘izaten’ ikasteko gaitasunean
heztera zuzendua dago, honela gure ikastetxeetako pertsonak:

 

- Geroz eta gogoetatsuagoak izan daitezen -

- Irizpide etikoen alde egin dezaten -

- Anekdotatik haratago doan errealitatea behatu dezaten -

- Dimentsio eta adierazpen sinbolikoan irabaz dezaten -

- Konpromisora eramango dituen barnetasuna landu dezaten -

3. Irakurketa Eraginkorra

 

Hizkuntza-berrikuntzen helburua da irakurle eta idazle aktiboak, ondo trebatuak eta helduak heztea:
testu bakoitza behar den bezala irakurtzen dakite, abiadura onean eta, noski, ulermen maila ezin hobearekin.

 

Irakurketa Eraginkorrak adimenezko lan teknika bereziak erabiltzen ditu, modu berezian bultzatu eta lantzeko:
ulermena, intuizioa, abiadura, ikusmen-trebetasuna, oroimena, aurrerapena, etab.

 

Gaitasun horiek garatzea guztiz bat dator hezkuntza eraberritzeko proposamenarekin eta, horiei esker, erraztu egiten dugu
ez bakarrik irakurketa, baizik eta ikasketaren prozesu globala. Horrela, Irakurketa Eraginkorra baliagarria da, baita ere,
neurri batean, eskola porrota ekiditeko. Izan ere, hein batean, porrota, irakurketa gaitasun faltagatik ematen da.

 

ORAIN ARTE HONAKO LAN LERROAK JARRAITU DIRA:

- Irakurle proiektua: irakurketa sailkatzen du hezkuntza etapa guztietan -

- Haur eta Lehen Hezkuntza: etapa hauetarako Irakurketa Eraginkorraren irizpide eta materialak -

- Lehen eta Bigarren Hezkuntza: Irakurketa Eraginkorra ebaluatzeko informatika programa, irakurketa jokoak eta irakurketa estrategiak -

4. Crea

 

Programa hau sormena garatzeko sortua izan da. Bere helburua da ikasleriari alboko pentsamendua eta emozio trebetasun inguruko estrategiak eskaintzea, honela arazoak ebazteko sormenezko planteamenduak landu ditzaten.

 

Crea sormenezko trebetasunak lantzeko proiektu sekuentziatua eta sistematikoa da eta maila guztietan aplikatzen da, Haur Hezkuntzatik hasita Heziketa Zikloetaraino.

 

Egungo gizartearen etengabeko aldaketa eta hobekuntzaren sortzaile dira sormenezko ekintzak, segurtasun ezarekiko tolerantzia garatu duten taldeak, arazoak aukera bezala bizi dituztenak eta kanpoko nahiz barruko mugak gainditzeko gai izan direnak.

 

Creak erreminta ezberdinak barneratzen ditu, hala nola  Alternatiba Anizkuna, Pentsamendu Hedakorra, Behaketa Dibergentea, Analogiak, Six & Six; eta baita Brainstorming eta honen bariazioak ere. Lehen Hezkuntzako 3. ziklotik aurrera metodo horiek pauso arautuak dituen prozedura batean antolatzen dira:

La Sallek Creari esker jaso dituen sariak:

- 1996 Príncipe Felipe Saria bikaintasunari -

- 2000 Europako Saria bikaintasunari -

- 2003 Berrikuntzako Sari Nazionala -

- 2004 Berrikuntzako Wolfson Prize -

- 2006 AESMAS Saria -

5. Irati

 

Irati programa Haur Hezkuntzatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza arte erabiltzen da, eta Ezagutzaren Kudeaketara
zuzendua dago: ikasleei informazioa lantzeko erreminta ezberdinak erakustean datza, sintetizatzen ikas dezaten:

 

- Mapa kontzeptualak -

- Organigramak -

- Infografiak -

- Gantten diagrama -

- Ishikawa diagrama -

6. Ulises

Estimulazio goiztiarreko programa garapenaren hainbat arloetan:

"Zazpi urteetatik aurrera, erabiltzen ez diren konexioak deuseztatu egiten dira, ez dira berreskuratzen."

1. SN Arloa (Neurona-sareak)


Garai kritikoan (2-7 urte bitartean) neuronen arteko konexioak ugaritzeko eta fondo kognitibo antolatuak (datuak) sortzeko estimulazioa. “Errepide mapa” on bat eratzean datza, ezagutzak abiadura handian eta ordenean mugi daitezen. Bigarren alderdi honek (neurona bideen ordena eta hierarkia) markatzen du gure programaren eta merkatuan dauden beste batzuren arteko desberdintasuna.

 

Sensor da arlo honetan gure proiektuak duen beste berrikuntzetako bat: neurona-estimulazioaren klabe berean, hitzekin (irudi globala) eta ahoskerarekin lan egiten dugu informazio idatziko fondoak sortzeko asmoz. Hori lagungarria izan daiteke ikasleentzat irakurketaren entrenamenduan konexioak egiten hasten direnean.

2. Arlo Psikomotorra. Lateralitatea garatzeko zirkuituak.


Garapen senso-neuro-motorraren estimulazioa garai kritikoan (3-7 urte bitartean).

 

Maila “organikoan” lan egiten jarraitzen dugu: gizakia definitzeko orduan zerbait garrantzitsua eta behin-betikoa baldin badago hori gure nerbio sistema da. Pertzepzio sistema eta sistema motorrari ipiniko diogu arreta, pertsonaren heldutasunean eta garapen koordinatu eta harmonikoan duen eragina dela eta. Lehen haurtzaro honetan, prozesu hau ondo egiteak oinarri sendoak garatuko ditu haurrengan, inguratzen dituen munduarekin duen erlazioari dagokionean.

3. Arlo Pertzeptibo-Kognitiboa (PC)


Estimulazioa gaitasun kognitiboak identifikatzeko eta pentsamendu logikoko sekuentzia automatizatzeko.

 

Ohikoa da jadanik entzutea “ikasten erakustea” prozesuak duen garrantziari buruz, “gauzak” erakustea motz geratzen baita. Ekintzei, arazoei edo egunerokoari erantzuna eman edo konpontzeko gure buruak egiten duenaz konturatzea egunez egun indar handiagoz azaltzen zaigun beharra da. Gure txikiek letania baten modura errepikatzen dute zerbait sailkatzeko beharrezkoa dela “lehenengo atentzioz behatzea, elementuak ondo identifikatzea, ezaugarriak alderatzea…"

7. Sein

 

DBHn ondorengo ezaugarriak dituen metodologia esparrua ezartzeko diseinatu da Sein programa:

 

- Arlo Anitzeko Proiektuen araberako lana -

- Ikasketa Kooperatiboan oinarritua -

- Aurretik landutako La Salle programak jasotzen dituena

 

Partekatutako Arlo Anitzeko Proiektuak (EAAP) dira Sein programaren bizkarrezurra. Proiektu horiek arazo irekiak balira bezala aurkezten dira eta ikerketa prozesuak martxan ipintzeko beharra izango duten curriculum arloek ebatzi beharko dituzte.

 

Prozesua hezitzaile eta ikasleen arteko inguru ireki eta kooperatibo batean garatzen da eta
familiek ere parte hartzen dute, noizbehinka.

 

Honela, ikasleak gai izango dira beren ezagutza antzeko, baina benetako egoeretan edo testuinguru konkretu
horretatik at daudenetan aplikatzeko.