EUSK ·  CAST

LA SALLE

la Salle

La Salle Hezkuntza Zentroek Salleko San Joan Bautistarengandik hartzen dute izena, bera izan baitzen XVII. mendearen amaieran zenbait maisurekin haur behartsuentzako eskolak mantentzeko asoziatu zena. Beraiekin sortu zuen Kristau Eskoletako Anaien Institutua.

Hasierako intuizio haiei eta Salleko san Joan Bautistaren bizitzan inspiratzen diren milaka hezitzaileek erakus-ten duten maitasunari esker, gaur egun, 80tik gora naziotan, milioi bat haur eta gaztek heziketaren onura ga-lanta jasotzen dute La Salle Hezkuntza Zentroetan. Arlep Barrutian 120 hezkuntza zentroetan banatutako 78.000 haur eta gaztek hartzen dute parte Salletar Proiektuan.

 

 

Hezkuntza Zentrotzat jotzen ditugu gaur egun salletar misioa garatzen duten eremuak. Kontzeptu honetan sartzen dira Ikastetxeak, Erakunde Unibertsitarioak, Gizarte-hezkuntzazko Obrak…

 

La Salle Hezkuntza Zentro orok sarean dihardu proiektu berbera partekatzen duten beste obrekin batera.