EUSK ·  CAST

MISIOA, IKUSKERA eta BALOREAK

Misioa

Zarauzko La Salle San Jose ekimen publikoko ikastetxe kristaua eta euskalduna da eta Haur hezkuntza, Lehen hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eskaintzen ditu (2-16 urte bitarteko haur eta gazteentzat), La Salle Hezkuntza Sarearen parte da eta titulartasuna bertako ikasleen familiei dagokie (La Salle San Jose Hezkuntza Elkartea).

 

Gure ikastetxeak, kokatua dagoen gizarteari, pertsona bakoitzaren eta munduaren ikuspegi kristauan oinarritzen den hezkuntza proiektu bat eskaintzen dio. Proiektua denei irekia dago, behar gehiena dutenei batez ere, eta haur bakoitzaren heziketa integral bat proposatzen du, giza baloreetan eta gure herriko kultura eta historian oinarriturik dagoena. Bereziki zaintzen dugu ikasle eta familia bakoitzarekiko hurbiltasuna eta programa pedagogiko berritzaileak aplikatzen ditugu.

 

Proiektu hau etengabe formatzen ari den giza talde motibatu eta kualifikatu batek bultzatzen du, eta etengabeko hobekuntzan oinarritutako kudeaketa sisteman parte hartzen dute, inguruko eragileekin aktiboki elkarlanean.

Ikuskera

Emaitza akademikoengatik ezezik, giza balore kristauetan oinarrituriko heziketa eskaintzeagatik errekonozituak izatea nahi dugu. Gure ikasleak gazte kritiko, autonomo eta arduratsuak izatea nahi dugu, dauden beharrei erantzunez gizarte justuago bat eraikitzeko gai direnak.

 

Ikasleriaren aniztasunari erantzungo dioten eta hauen gaitasunak ahalik eta gehien garatzen lagunduko duten metodologia berritzaile, sortzaile eta inklusiboak eraman nahi ditugu aurrera.

 

Euskara eta euskal kultura garatzeko konpromisoa mantentzen dugu, gure ikasleei mundu globalizatuan txertatzen lagunduko dien hezkuntza eleanitza eskaintzea helburu dugularik.

 

Kudeaketa partehartzailea erabiliz eta etengabeko hobekuntzan oinarrituz Bikaintasuna lortu nahi duen elkartea izan nahi dugu, Hezkuntza Elkartea osatzen dugun pertsona guztiok Ikastetxeko Hezkuntza Proiektuaren parte senti gaitezen.

Baloreak

Definizioa

Hezkuntza Elkarteko estamentu ezberdinek duten pertenentzia sentimendu hau, egunerokotasunean jendeak duen prestutasunean
eta proiektuarekiko inplikazio mailan islatzen da.

Gure inguruneko kultura, sinesmen, balio eta tradizioak
bereganatzean datza.

Haurren hezkuntza prozesuan familiak eta eskolak batera joan behar dutenez, haur bakoitzarengandik hurbil egoteaz gain, familia bakoitzarengatik hurbil ere egotean datza.

Langilegoak ikasle guztien hezkuntza garapen integralaren ardura du.

Ikastetxeko Curriculum Proiektuan gizarteko beharrei erantzungo
dioten programa berritzaileak txertatzen dira.

Ikastetxeko kudeaketan irakaslegoaren gehiengoak aktiboki
parte hartzen du.

Elkartea

Enkulturazioa

Hurbiltasuna

Erantzukizuna

Ekimena

Partehartzea