EUSK ·  CAST

OSASUN-ARRETARAKO PROTOKOLOA

ikastetxeko eskola-ordutegian

Ikastetxeko arreta

Joan-etorriak

· EZ dugu inolako botikarik eskainiko, ikastetxean egon arren, eta ezta etxetik ekarritakorik ere, salbuespenezko kasu batzuetan edo medikuak behar bezala justifikatutako kasu kroniko batzuetan izan ezik, baina horrelakoetan, gurasoek medikuaren txosten bat eskaini beharko digute bete beharreko jarraibideekin (diabetesa, asma....).

 

· Larritasun gutxiko sendaketak egingo ditugu ikastetxeko botika-kutxan ditugun botikak erabiliz: ur oxigenatua, betadinea, tiritak, kolpeetarako pomadak...

 

· Tenperatura hartuko zaio baldin eta egoerak hala eskatzen badu.

 

· Kamamila eskainiko zaio.

Edozein joan-etorri egin baino lehen, beti familiarekin harremanetan jarriko gara eta, beharrezkoa baldin bada, 112 zenbakira deituko dugu, egoki den moduan jokatzeko.

 

Joan-etorriak ikastetxeko autoetan egiteko, eskura dauzkagun aulki homologatuak erabiliko ditugu.

 

Larritasunaren arabera, honako kasu hauek bereiz ditzakegu:

 

· Larritasun txikia: Ikastetxeko langileek edo familiakoek eramango dute etxera.

 

· Larritasun ertaina: Ikastetxeko langileek Zarauzko Osasun Zentrora eramango dute ikaslea, eta bertara, haren familiakoren batek joan beharko du, medikuaren jarduerari onespena emateko, esate baterako, puntuak emateari.

 

· Larritasun handia: Kasuaren arabera beharrezkoa balitz ospitale batera eramatea, familiak edo anbulantzia batek eramango lukete.

Beste ohar batzuk

Ez da egiaztagiri medikorik eskatu behar ikastetxera huts eginez gero edo berandu etorriz gero, gaixotasun kutsakorren bat eduki ezean, eta horrelakoetan, senda-agiria eskatu beharko da.

 

Edozein medikuntza-laguntza jasotzeko, pazienteak beti Osakidetzaren osasun-txartela eraman beharko du aldean, bai familiak duen jatorrizkoa edo bai idazkaritzan dugun fotokopia, eta DBHko 3. eta 4. mailako ikasleek idazkaritzan eskainiko zaien istripu-agiria eraman beharko dute.

Eskola-programaren barruan, eskolan bertan emango zaie txertoa.