EUSK ·  CAST

TITULARTASUNA

Ikastetxearen titulartasuna Guraso Batzordeari dagokio. Guraso Bilera  hamabostean behin elkartzen da eta eguneroko kudeaketa lanez gain, eskolako martxak ekartzen dituen erabakietan organorik gorenena da.

 

Batzordearen eraketa elkartearen lehendakaria, lehendakari ordea, idazkaria, idazkari ordea, diruzaina eta lau batzordekidek osatzen dute. Hauen funtzionamendua eguneroko lanarekin uztartzeko bilera hauetan eskolako zuzendariak eta kudeatzaileak parte hartzen du, baita La Salle sareko zonaldeko animatzaileak ere.

 

Ikasle guztien gurasoak ikastetxeko bazkide direnez, urtearen amaiera aldera OHIKO BILERA batetara deituak izaten dira, zeinetan, urteko balantze ekonomikoa, bazkide kuoten prezioa, inbertsioak eta antzeko gaiak lantzen direlarik.