EUSK ·  CAST

ZERBITZUAK

Jangela

Ikastetxeko jangelan zerbitzatzen den janaria eskolako sukaldariek BERTAN SUKALDATURIKOA da.

Honako helburuak jarraitu asmoz antolatzen dugu jangela zerbitzua:

 

· Haurrarengan elikadura-ohitura egokiak sustatzea.

· Haurrarengan menu desberdinetara egokitzeko ahalmena garatzea.

· Beharrezkoak diren elikagaiak eskaintzen dituen dieta osasuntsua ematea.

· Dieta orekatua familiarekin batera lortzen saiatzea.

JANGELAN HONAKO ARAUAK BETE BEHAR DITUZU:

1. Eskuak garbitu jangelan sartu baino lehen.

2. Dagokizun txandan sartu, txilibitua entzun ostean.

3. Uneoro arduradunen aginduak obeditu.

4. Begirunez eta gizabidez tratatu zuen kideak, bai handiak nahiz txikiak.

5. Ilaratan ordena errespetatu, sarrera eta irteeretan.

6. Denetatik jan behar da, era egokian.

7. Lehen plateretik jan ezean ezingo da errepikatu.

8. Zuen eserlekuetan egon postrea bukatu arte.

9. Bakoitzak bere hondakin eta tresna guztiak bildu beharko ditu.

10. Ezin da jangelatik elikagairik atera.

ARAU HAUSTE LARRITZAT DITUGU:

• Janaria behin eta berriz alferrik galdu edo gutxiestea.

• Ikastetxea uztea arduradun baten baimenik gabe.

• Begirale, eta arduradunak begirunez ez tratatzea eta beren oharrei jaramonik ez egitea.

• Jangelaren funtzionamendu orokorra hondatzen saiatzea.

 

ARAUTEGI HAU EZ BETETZEAK ZIGORRA EKAR LEZAKE.

Garraioa

Ikastetxeko garraio zerbitzuaren helburu nagusia ikasleen segurtasuna eta kalitatea ziurtatzea da beti prezio egokian, eta horrexegatik eskola-garraio zerbitzuan esperientzia handia duen ULACIA enpresarekin lanean ari gara. Segurtasunari dagokionez, azken teknologiak erabiltzen dituen enpresa dugu.

KONTUAN IZATEKOAK:

1. Autobusera garaiz heldu behar da.

2. Igoera zein jaitsieratan ez da autobus inguruetan korrika ibili behar.

3. Autobusari, bere tokia  har dezan, nahikoa leku egin behar zaio.

4. Ez da bultzaka aritu behar.

5. Ez da sekula errepidea autobus atzetik gurutzatu behar.

6. Ibilbidea amaitu artean eserlekuan jezarrita joan behar da.

7. Bidaiari bakoitzak bere eserlekua hartuko du motxilak jartzeko besterik erabili gabe.

8. Autobusean ez da zaratarik sortu behar, ezta garrasika aritu ere.

9. Gidari eta begiraleei beti egin behar zaie kasu.

10. Ezin da leihoetatik ezer atera eta ez da kanpora ezer bota behar.

11. Erabiltzaileen kexak Gerentearengana zuzendu behar dira.

Goizeko Zaintza

ERABILTZAILEAK

Zerbitzu hori erabiltzeko asmoa agertu eta horretan izena eman nahi duten Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikasleak.

 

ORDUTEGIA

Goizeko 7:45etatik 9etara. Denbora amaiturik, haurrak beren ikaskideekin batera itzuliko dira ikasgeletara.

 

LEKUA: Eskolaurreko geletan.

 

EGUTEGIA (Eskola-egutegiaren arabera)

Hasiera  IRAILAREN 14a

Amaiera  EKAINAREN 21a

OHAR GARRANTZITSUA

Goizeko lehen ordu horretan  irakasleen lana errazteko, klaseak erabili izan dituzten ikasleek, hala nahi badute behintzat, haurtzaindegi zerbitzurako izena eman beharko dute, instalazioak itxita egongo baitira sartzeko deia egin arte.

 

 

Espero dugu gure zerbitzu honi esker antolamendu eta funtzionamendua hobea lortzea.

Eskolaz Kanpoko Ekintzak

Kanpoko jarduerek, helburu bezala, ikasleen heziketa integrala osatu behar dute; batez ere aisialdia ondo betetzen eta antolatzen laguntzen duten ekintza motibagarriak antolatuz.

 

Gaur egun honako eskaintza zabala daukagu:

 

• Talde kirolak (LH 3-6)

• Esku pilota (LH 3-6)

• Judoa (5 urte-LH 6)

• Psikomotrizitatea (3 urte-LH 1)

• Ingelesa (LH 1 - DBH 4)

• Informatika (LH 5-6)

Liburukide

Liburukide Lehen eta Bigarren Hezkuntzan testuliburuak berriro erabiltzeko asmoz orain dela ikasturte batzuk abiarazi genuen programa da.

 

Programak bi helburu ditu:

• Alde batetik, ikasturtea hasten denean familiek urtero testuliburuengatik egin behar duzuen gastua murriztea, ahal den neurrian.

• Eta bestetik, ikasleei testuliburuak behar bezala erabiltzen eta zaintzen irakastea, liburu horiek berriro erabiltzeko moduan egon daitezen.

Programaren arduraduna Elkarteko Zuzendaritza Batzordea da, eta hark Zuzendaritzaren eta irakasleen klaustroaren babesa eta laguntza du. Irakasleek liburuak ongi zaintzen direla ziurtatzen dute, beste norbaitek berriro erabil ditzan.

 

Programa Lehen Hezkuntzako 3. mailatik aurrera erabiltzen da. Izan ere, ordura arte fitxak eta ariketak erabiltzen dira gehien bat, eta horiek ez dira egokiak berriro erabiltzeko, gehiago manipulatu behar baitira.

 

Programa abiarazteko protokoloa maiatzean hasten da. Zirkular baten bidez, ikasleei programaren filosofia gogorarazten edo azaltzen zaie (ikasle berriei), eta parte hartzera gonbidatzen zaie. Programari atxikitzea borondatezkoa da.

Canbridge Eskola Ingeles Azterketak

1. Young Learners English Tests (YLE) A2 maila arte

7 eta 12 urte arteko haurrei zuzenduak daude eta horien xedea ingelesa ikastera animatzea eta bultzatzea da. (Starters – Movers – Flyers)

 

2. Key English Test (KET) A2 maila

KET izenekoa oinarrizko azterketa bat da, sarri erabiltzen diren eta eguneroko bizitzari aipamen zuzena egiten dioten ahozko eta idatzizko testuekin lan egiteko gaitasuna neurtzen duena.

 

3. Preliminary English Test (PET) B1 maila
PET izenekoa maila ertaineko azterketa bat da, egoera ezagunei aipamena egiten dieten ahozko eta idatzizko testuekin lan egiteko gaitasuna neurtzen duena.

4. First Certificate in English (FCE) B2 maila

FCE izenekoa ertain-goi mailako azterketa bat da, naturaltasunez eta arintasunez eta zenbait gairen inguruan argi mintzatuz elkar komunikatzeko gaitasuna neurtzen duena.

 

5. Certificate in Advanced English (CAE) C1 maila

CAE izenekoa, berriz, azterketa aurreratu bat da, lanean eta ikasketetan ingelesez komunikatzeko gaitasuna neurtzen duena.

 

6. Certificate of Proficiency in English (CPE) C2 maila
CPE izenekoa gaitasunen azterketa bat da (proficiency), maila aurreratua duten eta ia egoera guztietan oso ongi komunikatzen diren ikasleentzat prestatua.

Azterketa

 

YLE (Young Learners English Tests)

- Starters - Movers - Flyers -

 

KET (Key English Test)

 

PET (Preliminary English Test)

 

FEC (First Certificate in English)

 

CAE (Certificate in Advanced English)

 

CPE (Certificate of Proficiency in English)

MCER maila(*)

 

A2 arte

 

 

A2

 

B1

 

B2

 

C1

 

C2

Etapa

 

L.H.

 

 

 

DBH

 

 

 

 

Batxilergoa

(*) Cambridge ESOLen azterketa guztiak hizkuntzen Erreferentziazko Europako Merkatu Komunarekin bat datoz, eta nazioarteko araudi horretan parte hartze aktiboa izan zuen Cambridge ESOLek.

Azterketen deialdiak

• ABENDUA (matrikula irailean egiten da)

• MARTXOA (matrikula urtarrilean egiten da)

• EKAINA (matrikula otsailean egiten da)

Kristau Eskola (ES299) dugu University of Cambridge ESOL Examinations erakundearen zentro azterketa-egile bat da Euskadiko irakaskuntza arautuan. Kristau Eskola eta Cambridge ESOL erakundeen arteko hitzarmen honi esker, Kristau Eskolako zentro guztiek, eta horien artean ZARAUZKO LA SALLEK, Britainiako unibertsitate ospetsuaren titulu aintzatetsiak eskain diezazkiekete beren ikasleei.

 

Ikasleek, irakasleek eta hezkuntza-komunitateak egin ahal izango dituzten azterketak hauek dira: